[Zuzenketa] Kultur eragileekin egin beharreko bileraz
Oarso Bidasoko Hitzaren paperean argitaratu da bilera udaletxeko pleno aretoan izango dela. Haurtzaro Ikastolako jangelan izango da.
Oiartzungo Udalak bilera egingo du datorren asteazkenean, 18:30ean, kultur eragileekin zein Mendiburu 14ren kudeaketan interesa duten herritarrekin. Gaurko papereko edizioan azaltzen da, modu okerrean, udaletxeko pleno aretoan izango dela.
Bilera Haurtzaro Ikastolako jangelan egingo dute, esteka honetan adierazita dagoen bezala.