Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Nesken futbol talde nagusiak garaipena lortu du Ugaldetxon

Oiartzun KEko neskek partida biribila jokatu dute, Berriozarren kontra. Mutilek puntu bat eskuratu dute Lezoko eskualdeko derbian.

goierri oiartzun kronika Goierri-Oiartzun Bren partidako irudia [Arg.: Ane Garmendia / Goierriko Hitza].
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2021/04/19

Oiartzun Kirol Elkarteko futbol talde nagusiek puntuak eskuratu dituzte asteburuan. Emakumeen talde nagusiak Berriozarren bisita jaso zuen Ugaldetxon, atzo.

Azken asteetan erakutsitako jokoaren hobekuntza berretsi zuten partidan, eta partida bikaina jokatu zuten. 3-1 nagusitu ziren oiartzuarrak, Naiara Alvarezen gol batekin eta Maria Granadoren birekin. Aldeak handiagoa izan behar zuen, aukera asko sortu baitzituzten. Kontuak kontu, talde urdinaren morala indartuko duen hiru puntu eskuratu zituzten.

Gizonek, bina

Gizonek, berriz, Lezon eskualdeko derbia jokatu zuten larunbat arratsaldean. Gatz eta piper askorik gabeko norgehiagoka izan zen. Lezoarrak aurreratu ziren, baina aldageletara joan aurretik oiartzuarrek buelta eman zioten markagailuari, Mikel Bengoetxea eta Xabier Lapazaranen golei esker.

Bigarren zatian, Allerrukoek partida berdindu zuten, eta nagusitzeko aukerak sortu zituzten, emaitzarik gabe. Oiartzunek ontzat eman zuten puntua.

Oiartzun B, ongi Beasainen

Nesken bigarren taldeak ere etxetik kanpo jokatu zuen. Beasainen aritu ziren, atzo, Goierri Gorriren kontra. Oiartzuarrak aurreratu ziren, eta emaitza horrekin joan ziren lan erdietara.

Goierritarrek partida berdindu zituen bigarren zatian lehen herena betetzean, baina Oiartzun Bk berehala hartu zuten aldea berriro. Etxekoek 84. minutuan berdindu zuten, penaltiz. Diana Rebeccak sartu zituen oiartzuarren bi golak.

Partidako argazkiak igo ditu Goierriko Hitzak. Hemen klik eginda ikus daitezke.

Mutilen bigarren taldeak Rotetaren kontra galdu zuen etxean. 0-3 nagusitu ziren donostiarrak.

Areto futbolean, OKE Miren Tabernak bakarrik jokatu zuen, baina Oiartzungo beste taldearengatik ere golak sartu zituen: 2-11ko jipoia eman zion Goierriri, Urretxuko Aldiri kiroldegian.

Honakoak izan ziren golegileak: Julen Azkue, Iker Iglesias, Mikel Zarrantz, Manex Arruti (bi), Ander Aranburu (hiru) eta Xabier Oiarbide (hiru).

FUTBOLA

Emakumeen Lehen Nazional Maila. 2. fasea. 2-D Multzoa

  • Oiartzun — Berriozar: 3-1.

Gizonezkoen Ohorezko Erregional Maila

  • Allerru — Oiartzun: 2-2.

Emakumeen Euskal Liga. D multzoa.

  • Goierri Gorri — Oiartzun: 2-2.

Gizonen Gorengo Maila

  • Oiartzun — Roteta: 0-3.

Emakumeen Gorengo Maila

  • Oiartzun — Ilintxa partida atzeratu egin dute.

ARETO FUTBOLA

Udaberriko txapelketa

  • Oiartzun KEk atsedena izango du asteburu honetan.
  • Goierri — Miren Taberna OKE: 2-11.

SASKIBALOIA

Gipuzkoako Bigarren Maila

  • Oiartzungo Saskilagunek atsedena izango dute asteburu honetan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.