Oiartzuerazko hitzekin sareak 'gotti betti' betetzera animatu dute
Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunearen erronka zortzigarren astean sartu da. Aste honetako hitzak edo esamoldea 'gotti betti' da.
Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunea oiartzuerazko hitzak sustatzeko iniziatiba egiten daramatza aste batzuk. Gaur zortzigarren proposamenaren berri eman dute: gotti betti. Beraz, Ttur-tturren Instagram eta Facebookeko denbora-lerroak irudiz gotti betti betetzea eskatu dute.
Meme eta irudiekin sareak betetzera animatu dute. Partekatzean, #hitzaoiartzueraz traolarekin batera #gottibetti idazteko eskatu dute, eta Ttur-ttur etikatzeko.