Kultur eragileen eta udalaren arteko bilera bihar izango da

Ikastolako jangelan elkartuko dira, Mendiburu 14 izango den edukiontziaren eduki kulturala zehazten joateko.

mendiburu 14ren obrak Mendiburu 14 eraikitzeko denbora falta den arren, erabilera zehaztu nahi dute.

Oiartzungo kultur eragileak eta udala bihar arratsaldean elkartuko dira, Mendiburu 14 eraikinari buruz hitz egiteko. Haurtzaro Ikastolako jangelan jarri dute hitzordua, 18:30ean.

Altxatzen ari diren eraikinak hainbat zerbitzu jasoko ditu bere barruan, hala nola, jubilatuen elkartearen egoitza berria eta udalaren bulego batzuk. Horrez gain, kultur ekipamendua jasoko du.

Horri buruz hitz egin nahi dute bihar arratsaldean. Kudeaketa interesa duten eragileak zein norbanakoak gonbidatu dituzte, bereziki herriko ekitaldiak antolatzen aritzen direnak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.