Oiartzunen hasiko da Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa

Lau kanporaketa jokatuko dituzte txapelketaren lehen fasean. Saio bakoitzean bost bertsolari arituko dira; lehenengoa, Oiartzungoa, ostiralean izango da.

gipuzkoako eskolarteko bertsolari txapelketa Pasa den urteko txapelketako finaleko argazkia [Arg.: Mailo Oiartzabal / Urola Kostako Hitza].

Datorren ostiralean, hilak 23, hasiko da bertsolaritzako Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa. Herrialdeko hogei bertsolarik hartuko dute parte, eta lehenengo fasea lau saiotan egingo dute.

Oiartzungoa izango da horietako bat; lehenengoa, zehazki. Udaletxeko pleno aretoan hasiko da saioa, 19:00etan. Gonbidapenak Bertsozale webgunean lor daitezke.

Oiartzunen lehian arituko diren bertsolariak honakoak izango dira:

  • Joar Garate.
  • Irati Arakistain.
  • Hodei Munduate.
  • Ekain Tolaretxipi.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.