Unai Elorriagaren 'Iturria', gaur Irakurketa Taldean mintzagai
Arratsaldean elkartuko dira Oiartzungo literaturazaleak. Datorren hilabeterako Aintzane Usandizagaren 'Kabitu ezina' irakurriko dute.
Oiartzungo Irakurketa Taldeak gaur arratsaldean egingo du apirilari dagokion saioa. Unai Elorriagaren Iturria eleberria (Susa, 2019) irakurriko dute, idazle bizkaitarraren uztako seigarrena. Manuel Lekuona bibliotekan elkartuko dira, 20:00etan.
Datorren hilabete irakurgaia zein izango den badakite. Aintzane Usandizagaren Kabitu ezina (Elkar, 2019) irakurriko dute, maiatzaren 18an iruzkintzeko. Honakoa da Usandizagaren liburuaren sinopsia:
Lagun guztiak oporretan, eta haietako batek utzitako txakurra zaintzen pasa behar du uda Judithek;ama hil-hurren dagoeta-eta, hiru neba-arrebak egingo dute topo aspaldiko partez, eta haien arteko ezinegonak azalduko dira berriz ere.