Udalak gutxieneko zerbitzuak zehaztu ditu biharko grebarako
Sektore publikoko langileak grebara deituta daude, biharko. Etxez etxeko zerbitzu batzuk bermatu ditu udalak, eta ikastetxeetarako sarrera.
Zerbitzu publikoen alde egindako elkarretaratzea [Arg.: www.lab.eus]. Sektore publikoko langileak biharko —hilak 22— grebara deitu dituzte. Oiartzungo Udaleko langileak grebara deituta daude, eta udalak gutxieneko zerbitzu batzuk zehaztu ditu. Honakoak izango dira:
- Etxez etxeko zerbitzua. II. eta III. mailako mendekotasuna duten erabiltzaileei emango zaie zerbitzua
- Elizalde Herri Eskola eta Institutuko sarrera bermatzeko, atezaina.
