Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

[Galeria] "Nazkatuta" daudela berretsi dute ikasleek

Ikamak antolatuta, mobilizazio eguna zuten gaur. Oiartzungo plazan elkarretaratzea egin dute, "korbatadunek bulegoetan" hartutako erabakiak salatzeko.

ikama oiartzun Azterketak eragindako egoera salatu dute, besteak beste.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2021/04/21

Ikama ikasle erakundeak deituta, mobilizazio eguna izan dute gaur hezkuntza zentroetan. Oiartzunen kasuan, 12:00etan elkarretaratzea egin dute Done Eztebe plazan.

“Nazkatuta” daudela adierazi dute, hitzez eta performance baten bidez. Egoera horretan egotearen arrazoia azaldu dute: “Ikasturte hasieratik daramagu haien bulegoetan eserita dauden korbatadun politikarien kudeaketa negargarria jasaten”. Arduradun politikoei “utzikeria, nahasmena eta kontraesanak” egotzi dizkiete.

Egoera ikasleek ordaindu behar izan dutela salatu dute, konfinatuta egon ez diren egunetan ikasgelan —neguan— “leihoak irekita” egon direlako. Kalean hiru lagunekin bakarrik egon daitezkeen bitartean ikasgelan 30ekin batera egon behar dutela gaitzetsi dute.

Gaineratu dutenez, etxean egon behar duten egunetan beraiek aurkitu behar izan dituzte eskolak jarraitzeko tresnak. “Bitartean”, jarraitu dute, “isilik eta eserita egotera behartu nahi izan gaituzte. Kamerak jarriz, kontrolerako plataforma digitalak indartuz eta jarrera autoritarioak normalizatuz, ikasleon eskubideak murriztu izan dituzte eserita egotera behartu gaituzten bitartean”.

Ikasleei zer sentitzen duten galdetu ez dietela ere salatu dute.

Azterketa garaia, gainean

Azterketa garai “magikoa” ate joka dagoela gogorarazi dute, eta horrek eragiten dituenak nabarmendu nahi izan dute: “Presioa, itoaldia, ikasketa ordu bukaezinak… Gure bizitzak alde batera utzi eta buru belarri edukiak irentsi eta botatzeko prestatzen ari dira gure buruak”.

Hezkuntza sistemarekin, azterketetarako eserita ikasteaz zein selektibitateaz “nazkatuta” daudela berretsi dute. “Martxan egoteko arrazoiak” dituztela adierazi, eta bihar sektore publikoko langileekin egongo direla iragarri dute. “Haien lan eskubideen defentsa egiteaz gain, Euskal Herriarentzako zerbitzu publiko, indartsu eta kalitatezkoen alde martxan egongo gara. Ikasleok hezkuntza sistema publiko erreal baten beharra dugulako”.

Bestalde, ikasturte bukaeran “argi txinpartak” ikus daitezkeela esan dute. “Nazka eta amorrutik datozen txinpartak izan daitezke, bai, baina txinparta txikienek ere suterik handiena sor dezakete egoera beroenetan”.

Horrela, ziurtatu dute ezingo dietela kendu “martxan eta borrokan” aritzeko gogoa. Beraien helburua beste nolabaiteko hezkuntza eredu bat eraikitzea da. “Euskal Eskola Herritar eta Burujabearen alde martxan jarraituko dugu!”. Ikastetxeetan antolatu eta kaleak hartuko dituztela ziurtatu dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.