Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

[Galeria] Parrokiak sekretu asko ditu, eta ikusteko moduan daude

Asteazken eguerdiro, Joxe Mari Mitxelenak bisita gidatua eskaintzen du Done Eztebe parrokiaren kanpoan eta barruan. Betidanik horrelakoa izan dela dirudiena ez da horrela izan.

done eztebe parrokia bisita Erretaulako pasabide sekretua aitarengandik ikasi zuen Mitxelenak.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2021/04/23

Joxe Mari Mitxelena duela gutxi jubilatu zen, eta genealogia eta antzeko gaiak ditu gustuko. Horregatik, Oiartzungo parrokoari bere burua eskaini zion erregistroa eta fitxak txukuntzeko.

Gauza batek bestera eraman zuen, eta asteazkenero parrokian bisita gidatuak eskaintzen hasi zen, Oarsoaldeko Turismo Bulegoaren bitartez (deitu 943 49 45 21 zenbakira izena emateko).

Bisita gidatua prestatzeko herriko historiagileengandik edan du: Manuel Lekuona, Adolfo Leibar, Iñaki Arbelaitz eta Joxe Mari Iturriotz. Pasadizoak, berriz, Manolo aita zenak kontatu dizkio.

Egun ikusten den eliza laugarrena da, Lekuonari irakurri zionez: bisigodoen garaikoa (VIII. mende inguruan); erromanikoa XI. eta XIII. mendeen artekoa; gotiko zaharra (1.200-1.478) eta egungoa.

Hainbat aztarna eta zantzutan oinarritu ziren hori esateko: eliza barruan dagoen kurba, lehenengorako; elizako egungo sarreran dauden grifoen harriak, bigarrenerako; eta 1.200ean Gaztelako tropek egin zuten sarraskia.

Parrokiaren izen ofiziala Lartaungo San Esteban da. Horren jatorriaren berri eman du: Lartaun familiak Oiartzungo herriari lurrak eman zizkion eliza eraiki zezaten; sendiaren etxea zenaren arrastoak daude koruaren azpian. Sarrerako arkuaren gainean dagoen armarria ere haiena da, Lartaun abizena zenaren erakusgarri bakarra.

Kanpoan elizari bueltaxka eman dio Mitxelenak: erakutsi du garai batean karratua zela; Lego piezak balira bezala daude erantsita erretaularen eta dorrearen zatiak. Hiru sarrera zituen eliza zaharrak.

Egungo sarrera nagusian dagoen Sebastian de Lartaunen omenezko plakak estaltzen du bat: erromesentzako zen. Aparte jartzen zituzten, terraza batean, gaixotasunak ekar zitzaketelakoan. Historia errepikatzen dela nabarmendu du, ironiaz, Mitxelenak.

Dorrean buelta ematen duten kanpairik ez egoteko arrazoia hatzarekin seinalatu du: «Horrelako kanpai bat jartzen saiatu ziren, baina euskarria hautsi eta lurrera erori zen». Bidean aurkitutako koskek ez dute kontrakorik esaten.

Aztarna gehiago daude elizaren kanpoaldean; orban beltz bat adibidez. Garai batean Mendiburu kalea zilargileena zen, eta haien labeetatik irtendako ke beltzak makillatu zuen eraikina. Udala akordioetara iritsi zen, lekuz aldatzeko, baita egungo eskailerak egiteko ere.

Lehen hildakoak eliza inguruan lurperatzen zituzten, eta haien gainean jarri zituzten harriak Beheko Plazako pilotalekukoak dira. 140 bat urte daramate hor. Zimitiyua esaten zaion eremuan udalbatzarra elkartzen zen, haritz baten bueltan. «Gernikan bezala».

Parrokiak hainbat tunel sekretu ditu. Horietako bat zen Kinkirrinkiñene baserria zenera eramaten zuena. Mojak bizi omen ziren han; kondairak dioenez, Ala kinkirin abestiak han gertatzen zirenetan zuen oinarri. Eta ez zen otoitz egitea. Eliza pareko etxe batean dagoen armarria erakutsi du Mitxelenak: Malea foruagatic dio. «Foruen alde euskaraz dagoen armarri bakarra izango da…».

Barruan, berretsi
Kanpoan erakutsitakoa barruan berretsi da. 1991an sabaitik erori zen harri batek zuloa egin zuen lurrean, eta harri esker hainbat indusketa egin zituzten. Horrez gain, Mitxelenak esan du Oiartzungoa dela Europan, Parisko Saint Espritekoarekin batera, «argi espazio» gehien duen eliza, ez baitituzte barruan zutoinik.

Mitxelenak «kutsu erlijiosoa» pixka bat kendu nahi dio bisitari, eta nabarmendu du erabilera zibila zuela; eserlekuetako zenbakiek adierazten dute. «Zin-egiteko eliza» zen: errege-erreginek foruak zin egin behar zituzten bertan. Epaitegi bezala ere erabiltzen zuten. Gainera, erabilera jakinak pribatizatzeko saiakerak gelditu zituen udalak. Baina horiek guztiak hobeto azalduko dituzte asteazkenero.

done eztebe parrokia bisita
Sarrerako grifoak. Dirudienez, 1000 urte ingurukoak dira.
done eztebe parrokia bisita
Lartaundarren armarria sarrerako arkuan.
done eztebe parrokia bisita
1200-1476 urteen artean sarreretako bat izandakoa.

done eztebe parrokia bisita
1200-1476 urteen artean beste sarreretako bat.
done eztebe parrokia bisita
Eskilaren inaugurazio urtea loreek tapatzen dute.
done eztebe parrokia bisita
Gabino Sein bikarioaren sepultura.

done eztebe parrokia bisita
Foruen aldeko euskarazko plaka.
done eztebe parrokia bisita
Hor elkartzen zen Oiartzungo batzarra.
done eztebe parrokia bisita
Elizaren bueltan hilak lurperatzeko tokirik ez zegoenean eraiki zuten hilerri berria.

done eztebe parrokia bisita
Erlojua, 1740 ingurukoa.
done eztebe parrokia bisita
Lehen eliza gotikoaren aztarna, VIII. mendekoa.
done eztebe parrokia bisita
Erromesentzako terraza zena finkatzeko zuloak.

done eztebe parrokia bisita
Korua Zuaznabar eta Lekuona oiartzuarrek egin zuten, XVII. mendean.
done eztebe parrokia bisita
Isabel Katolikoak 1491n finantzatu zuen eliza. Haren omenezko armarria.
done eztebe parrokia bisita
Oiartzungo armarriarekin errematatu zuten erretaula, eliza herriarena zela erakusteko.

done eztebe parrokia bisita
Oiartzungo alkateek eserleku propioa zuten elizan. Atzean, armarria.
done eztebe parrokia bisita
Parrokiako aldare zaharrena.
done eztebe parrokia bisita
Eta berriena.

done eztebe parrokia bisita
Etxe jabeentzako numeratuta zeuden eserlekuak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.