Oiartzungo kirol taldeen asteburuko partidak (2021-04-23)
Herriko talde ia guztiek jokatuko dituzte partidak asteburuan. Horietako hiru Karla Lekuonan izango dira, eta beste Elorsoro kiroldegian.
Oiartzungo mutilek Touringen bisita jasoko dute bihar. Oiartzungo senior mailako ia talde guztiek jokatuko dute asteburuan. Partidarik nabarmenenak bi dira. Alde batetik, areto futbolean herriko bi taldeek Elorsoron bihar jokatuko duten derbia. Bestetik, mutilen futbol talde nagusiak beste derbi bat (eskualdekoa, kasu honetan) jokatuko du bihar, Touringen kontra.
FUTBOLA
Emakumeen Lehen Nazional Maila. 2. fasea. 2-D Multzoa
- Huarte Itaroa – Oiartzun: etzi, 16:30ean, Uharteko Areta Berria futbol zelaian.
Gizonezkoen Ohorezko Erregional Maila
- Oiartzun – Touring: bihar, 16:30ean, Karla Lekuona futbol zelaian.
Emakumeen Euskal Liga. D multzoa.
- Oiartzun – Hernani: etzi, 11:30ean, Karla Lekuonako futbol zelai txikian.
Gizonen Gorengo Maila
- Oiartzun — Sanpedrotarra: bihar, 17:15ean, Karla Lekuonako futbol zelai txikian.
Emakumeen Gorengo Maila
- Orioko – Oiartzun: etzi, 18:00etan, Mendibeltz futbol zelaian.
ARETO FUTBOLA
Udaberriko txapelketa
- Oiartzun KE – Miren Taberna: bihar, 11:00etan, Elorsoro kiroldegian.
SASKIBALOIA
Gipuzkoako Bigarren Maila
- Oiartzungo Saskilagunek atsedena izango dute asteburu honetan.
