Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Hirigintza

Antxoko topo geltoki berria: kultur eraikina, zubi bat eta ibiltokiak

Trazadura berria gauzatzeko lanek lau urte pasatxo iraungo dute. Gure Zumardia zulatu eta hesitu beharko dute, eta barrutian hainbat aldaketa nabarmen egitea aurreikusi du alkateak.

Lurpeko geltokia eraiki bitartean Gure Zumardia hesituta egongo da, hura aldez alde zulatuko baitute.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2021/04/23

Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren esku dagoen Euskal Trenbide Sarea (ETS) erakunde publikoko kontratazio mahaiak lizitaziora atera zuen hilaren 15ean Altza, Antxo eta Galtzaraborda arteko topoaren trenbide saihesbidearen obra, 73,6 milioi euroren truke.

Lanek 50 hilabeteko (lau urte eta bi hilabete) hasierako epea dute, eta horren barruan Antxoko erdigunean lurpeko geltoki berri bat eraikitzeko lanak sartzen dira.

Horretarako, Gure Zumardia itxita egongo da oraindik ezjakina den denbora tarte batez, eta egungo Azokaren eraikina eraitsi beharko dute; ordez, elizari itsatsita, kultur areto berri bat eraikitzea aurreikusi du udalak.

Trazadura eta geltokia
Trazadura berria Altzan hasi eta Donostia eta Pasaia arteko muga markatzen duen Eskalantegi kaletik sartuko da udalerrian, mendebaldetik ekialdera zeharkatuz Antxo, tunel faltsuan.

Lurpeko geltoki berria Gure Zumardia plazaren azpian eraikiko dute eta nasak alboetan izango ditu, baina eskailerak atari bakar batean amaituko dira, bertatik irtenda kalera. Nasak ere igogailu baten bidez konektatuko dira atariarekin.

Pasaiako geltokia cut&cover (moztu eta estali) metodoaren bidez gauzatuko da; horretarako, plaza aldez alde zulatuko dute eta, jakina, lanek irauten duten artean gune hori guztia hesituko dute.

Izaskun Gomez alkateak aitortu du oraindik «goizegi» dela epeez hitz egiten hasteko, eta ez dakiela noiz hasiko diren lanak udalerrian.

Jakina dena da antxotarren zati handi bati eragingo dietela topo geltoki berriaren lanek, eta horien bizitoki nahiz bizi kalitatean, orobat, izan dezaketen eragina aintzat hartu eta soluzioak emateko, jarraipen batzorde bat sortzea aurreikusi du udal gobernuak: «Taldea ahaleginduko da ahalik eta afekzio gutxien sorraraz diezaizkien obrak ostalari, merkatari eta herritarrei».

Komisio hori ez da martxan jarriko lanak esleitu arte, eta hori uda amaieran gertatuko dela uste du Gomezek.

Azoka eraitsi eta elizari itsatsi
Azoka eraisteko erabakia topoaren obren aurretikoa dela argi utzi du alkateak, Pasaiako Udalak iritzi baitzion eraikin hura kentzeak «zabaltasuna» gehituko ziola alamedari, eta baita «ikus-eremua lotu Molinao errekaren inguruko zonaldearekin».

Azken ideia horri lotuta, udalburuak aurreikusi du ibaia zeharkatuko duen oinezkoentzako beste zubi bat sortzea egun Azokak hartzen duen lursaila (geroago plaza izango dena) eta Ibaiondo frontoia lotzeko.

Azoka ordeztuko duen kulturgune berria eraikitzeko hainbat aukera gogoan hartu ditu udalak: Luzuriagako eraikina birgaitzea, Papin partzela, Biteri plazan zegoen ikastetxearen lursaila, alkateordetza zaharra zegoen eremua…

Kokaleku horiek guztiak aztertuta, «kontra gutxien» zituztenak Biteriko eremukoak ziren (eskola publikoa eta alkateordetza zeuden lurrak), baina bertan eraiki ahal izateko legedia aldatu beharko lukete eta horrek nabarmen motelduko luke [urtebete inguru] prozesua.

Hori ikusita, hirugarren ideia bat aztertu du udal gobernuak: «Azoka berria elizaren barruan dagoen 600 metro koadroko egongelari itsastea». Hortaz, eraikina Biteri plazaren aldera ematen duen elizaren paretarekin batzea.

Aspaldi Pasaiako Udalean pil-pilean dagoen eztabaida bat da elizaren eraikina eraistearen gainekoa [jabetza udalarena baita], eta ez balitz eraitsiko, horri erabilera berri bat ematea.

Azken hori da, hain zuzen, egungo udal gobernuaren proposamena: «Elizaren kolonizazio partzial bat egitea, gurtzarako erabiltzeaz gain hainbat kultur jarduera ere antolatu ahal izateko barruan» [Elizaren egungo instalazioak eta eraikin berria barnetik elkartuko lirateke].

«Gainera», gehitu du alkateak, «bertan eraikitzeak ez luke hipotekatuko etorkizunean lurpeko parking bat eraiki ahal izatea hor».

Aurreikuspena da 2022ko udaran eraistea Azokaren egungo eraikina, eta ordezkoa ez dira egiten hasiko zaharra bota aurretik. Azpiegitura berria eraiki bitartean, egun bertan gauzatzen diren jarduerak behin-behinean lekualdatzeko lanean ari dira jadanik udal arduradunak; baliteke hainbat lokal alokatu behar izatea hartarako.

Biaduktu zaharra
Lan horiek antxotarrengan sortu izan duten ezinegon nagusietako bat egun topoaren burdinbideak sostengatzen dituen zubibideari dagokio.

Alkatearen ustez, litekeena da egitura hori osorik ez bada, partzialki behintzat eraistea, lursail horiek paseorako ahalbidetuz. Epe laburrera gertatuko ez den errealitatea izanik, pazientzia galdegin die antxotarrei: «Eztabaida sakonek denbora behar dute, presak ez dira bidelagun on».

Biaduktu zaharrarekin zer egin herritarrekin adosteko asmoa agertu du Gomezek. «Nik, pertsonalki», onartu du, «barrutia zatitzen duen orbain hori desagerraraziko nuke, baina debate hori zabalik da eta beste edozein proposamen kontuan hartu beharko da».

Erlazionatutako edukia50 hilabeteko epea izango dute Galtzaraborda-Antxo-Altza topo saihesbidearen lanek
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.