Memeen erronka 'ttur-ttur' iritsi da bederatzigarren astera
Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak izena ematen dion esamoldearekin irudiak eta memeak egitera animatu du aste honetan.
Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak oiartzuerazko hitzak sustatzeko erronkaren bederatzigarren proposamena aurkeztu du. Elkarteari izena eman dion esamoldea —ttur-ttur— izango da aste honetan egin beharreko irudi eta memeen ardatza.
Ohi bezala, Instagramen eta Facebooken partekatzera animatu dute, #hitzaoiartzueraz eta #tturttur traolak jarrita. Ttur-ttur —bilgunea, kasu honetan— etiketatzea eskatu dute.