Oiarpeko pilotariek sei finaletarako txartela lortu dute asteburuan
Asteburuan 11 finalerdietan aritu dira Oiarpeko pilotariak, eta gehienetan kanporaketa gainditu dute oiartzuarrek. Asteburu txukuna izan da.
Asteburuko partidek uzta ona utzi diete Oiarpekoei. 11 finalerdi jokatu dituzte, eta horietako zazpitan irabaztea lortu dute.
Partida guztiak lau t’erdiko txapelketetakoak izan dira. Emaitza guztiak ikus daitezke taula honetan.