Oiartzungo kirol taldeen asteburuko partidak (2021-04-30)

Asteburu honetan bi partida bakarrik jokatuko dituzte Oiartzungo taldeek. Nesken talde nagusiak eta hirugarren taldeak jokatuko dute.

oiartzunke Logroñesen bisita jasoko dute Karla Lekuonan.

Asteburu honetan bi partida bakarrik jokatuko dituzte Oiartzungo taldeek. Nesken lehen taldeak Logroñesen bisita jasoko du. Hirugarren taldeak, berriz, hurbilagoko arerio batena, Allerrurena.

FUTBOLA

Emakumeen Lehen Nazional Maila. 2. fasea. 2-D Multzoa

  • Oiartzun — Logroñes: bihar, 11:00etan, Karla Lekuonako futbol zelai txikian.

Gizonezkoen Ohorezko Erregional Maila

  • Oiartzungo mutilek bi asteburu barru hasiko dute Gipuzkoako Kopa.

Emakumeen Euskal Liga. D multzoa

  • Oiartzuni atsedena dagokio asteburu honetan.

Gizonen Gorengo Maila

  • Oiartzunek atsedena izango du asteburu honetan.

Emakumeen Gorengo Maila

  • Oiartzun — Allerru: etzi, 16:00etan, Karla Lekuonako futbol zelai txikian.

ARETO FUTBOLA

Udaberriko txapelketa

  • Oiartzun KEk eta Miren Taberna asteburuan jokatu beharreko partidak atzeratu egin dira.

SASKIBALOIA

Gipuzkoako Bigarren Maila

  • Oiartzungo Saskilagunek atsedena izango dute asteburu honetan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.