Urtekarirako lanak entregatzeko azkeneko eguna, bihar

Urtekari Batzordea aurtengo zenbakia prestatzen ari da, eta lanak jasotzen. Bihar izango da lanak bidaltzeko azkeneko eguna.

Oiartzun urtekaria prestatzen ari da horren ardura duen batzordeak. Gogorarazi dutenez, bihar izango da lanak entregatzeko azkeneko eguna.

E-posta bidez bidal ditzakete, Kultura Sailaren helbidera idatzita. Bestela, Kultura Sailaren bulegoan (Manuel Lekuona bibliotekan) pendrive bat entrega daiteke. Lan bakoitzak gehienez bi argazki eduki ditzakeela adierazi dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.