Hondakinen tasaren lehen seihilekoa ordaintzeko epea zabaldu dute
Ekainaren 30era arte izango dute tasa ordaindu behar dutenek horretarako epea. Ordainketa helbideratuta dutenei hilaren 28an kobratuko diete.
Oiartzungo Udalak jakinarazi duenez, hondakinen tasaren lehenengo seihilekoa ordaintzeko epea ireki dute gaur. Ekainaren 30a arte izango da ordaintzeko epea.
Ordainketa helbideratuta dutenei, berriz, hilaren 28an kobratuko diete. Oraindik udal zerga eta tasen ordainketak helbideratuta ez dituzten herritarrek udaletxeko Kontu-hartzailetzako bulegoan eskatu dezakete helbideratzea.