Oiartzungo palistek ez dute herriartekoa modu onean hasi
Olaberriaren kontrako bi partidak galdu dituzte Madalensoron, horietako bat alde handiagatik. Itzuliko partidak asteburuan jokatuko dituzte.
Asteburu honetan hasi da Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketa. Palistek hasi dute txapelketa, baina emaitzak ez dira espero zutenak.
Olaberria egungo txapeldunaren bisita jaso zuten oiartzuarrek. Kantxaren aldeko faktorea, baina, ez zen nahikoa izan. Larruzko pilotarekin paletaz jokatutako partidan, Mujika eta Juanesek osatutako bikoteak 21-35 galdu zuen Arrieta eta Garrido olaberritarren kontra.
Gomazko pilotarekin pala motzaz jokatutakoan, berriz, aldea txikiagoa izan zen. Leonet eta Azpirozek 36-40 galdu zuten Berasaluze eta Olaranek osatutako bikotearen kontra.
Itzuliko partidak datorren asteburuan izango dira. Hemezortzi tantoko aldeari buelta eman beharko diote oiartzuarrek. Zaila izango da, oso, baina gauza zailagoak ikusi izan dira.