Pista jolasean ibiltzea, Abaraxka Ibiltariaren proposamena
Abaraxka ludotekaren komunitatea gonbidatu dute larunbat arratsaldean Elizalde auzoko kaleetatik pistak biltzen aritzeko.
Abaraxka Ibiltaria egingo dute larunbat arratsaldean. Oraingoan, pista jolasean ibiliko dira Elizalde auzoan zehar.
16:30ean geratu dira, ludotekan. Edukiera kontuak direla eta, aldez aurretik deitzea eskatu dute, tokia hartzeko. Telefono zenbaki honetara deitu beharko da: 645 005 496.