Presoen eskubideen aldarria motxilan eraman dute Jaizkibeleraino
Sarek deitutako '650 mendi tontor' mobilizazioarekin bat egin dute hainbat lezoarrek. Gailurretik itsasoari begira, presoen euskal herriratzea eskatu dute.
Lezoko Sarek deituta, hamarnaka lezoar elkartu dira 09:00etan Karlos Saldise plazan. Bertan, Jaizkibelerako bidea hartu dute. Helburua izan da euskal presoen etxeratzea aldarrikatzea. Mendian pasaitarrekin elkartu dira.
Modu horretan, Euskal Herriko Sarek egindako deialdiarekin bat egin dute: Euskal Herri osoko 650 tontor igotzea.