[Galeria] Badiatik mendira, presoen etxeratzea eskatzeko
Sarek deitu duen 650 tontor dinamikarekin bat egin dute hainbat pasaitarrek. Donibanetik atera eta Jaizkibelera igo dira.
Sarek antolatutako 650 tontor kanpainarekin bat egin dute hainbat pasaitarrek. Arropa eta oinetako egokiak jantzita, Donibanetik abiatu dira Jaizkibel aldera.
Helburua euskal presoak aldarrikatzea izan da. Jaizkibeleko gainean lezoarrekin elkartu dira.