[Galeria] Presoak etxeratzearen eskakizuna, Urdaburu eta Alduraraino
70 bat lagun, bi taldetan banatuta, herriko bi tontorretaraino igo dira, Sareren '650 tontor' kanpainarekin bat eginda.
Sarek Euskal Herri osoan 650 mendi tontor igotzeko deia egin du gaur. Errenteria-Oreretan 70 lagunek bat egin dute deiarekin. Euskal presoak etxeratzeko aldarria herri bi tontorreraino eraman dute: Aldura eta Urdaburu.
Goiztiarrenak Pontikan geratu dira, eta handik Susperregira abiatu. Bertan, ibilbide motza egin nahi zutenekin elkartu dira, gero banatzeko: Urdaburura hogei bat lagun abiatu dira, eta Aldurara, 50 bat. Euskal presoak eduki dituzte gogoan, batez ere gaixotasun larria duen Mikel Arrieta Llopis herrikidea.