400eko tasatik behera dago Oiartzun
Eremu laranjan sartu da, azken egunetan jaitsiera nabarmena egon ondoren. Epaileen ostiraleko erabakien ondoren, ez du eraginik.
Oiartzungo kutsatuen tasa ziztu bizian jaisten ari da. Orain dela bi aste 896koa bazen, asko jaitsi da egunotan, eta 400etik behera sartu da, Osakidetzak ezagutarazi duen txostenaren arabera. Beraz, eremu laranjan sartu da 100.000 biztanleko 385eko tasarekin.
Ostiralean Araba, Bizkai eta Gipuzkoako epaileek hartutako erabakiaren ondoren, baina, ez du eremuen sailkatze horrek ez du aparteko eraginik izango murrizketetan. Osasun larrialdia pixka bat apaldu dela irudikatzeko bai, ordea, baina lasaikeriatan ibili gabe.