Abaraxka Ibiltariak Arditurriko geologia ezagutuko du
Larunbat goizean txangoa egingo dute Ergoien eta meategien artean, eta Luberriren eskutik bertako sekretuak ezagutuko dituzte haur eta helduek.
Aste honetako Abaraxka Ibiltaria larunbatean izango da, aurrekoetan bezala, baina oraingoan goizez egingo dute. Ergoiengo Urtxalle plazatik abiatuta—11:00etan—, txangoa egingo dute Arditurri inguruan.
Ludotekak eta Luberrik elkarrekin antolatu duten ekintza izango da, familia girokoa. Bidean bertako geologiaren berri emango diete interpretazio zentrokoek, bai haurrentzako baina bereziki helduentzako.
Arditurrira iristean, mineralak bilduko dituzte, eta mailu eta bestelako tresnekin ibiliko dira.