Hilerrira joateko irisgarritasun lanak egingo dituzte
Hilerrira sartzeko eskailerak kendu eta arrapala jarriko dute horren ordez. Udalak iragarri duenez, lau aste iraungo dute lanek.
Hilerriko sarrera nagusian lanak egiten hasi dira, Oiartzungo Udalak jakinarazi duenez. Irisgarritasunari lotutako lanak egingo dituzte. Egun dauden eskailerak kendu eta arrapala jarriko da. Irisgarritasun obra horiek baliatuta, sarrera nagusi osoa itxuraldatuko dute.
Lanek lau asteko iraupena izango dutela aurreikusten da. Udalak 24.188,90 euro bideratu ditu lan hauetara.