Paseo osasuntsua emateko aukera, bihar
Abittu programaren saioa egingo dute bihar goizean. Pertsona zaharren mugikortasuna hobetzea du helburu, paseoak emanez.
Kirola egiten ohituta ez dauden pertsona zaharrentzako Abittu iniziatiba martxan jarri zuten duela hiru urte. Paseo osasuntsuak ematea da eskaintza.
Ostegunero elkartzen dira, Elorsoro kiroldegian, 09:30ean. Bertatik ateratzen dira paseoak.
