Uztailaren 10eko ekitaldi nazionala prestatzeko deia egin du Gure Eskuk
Erabakitzeko eskubidearen aldeko taldea hilaren 22an elkartuko da kontzejupean, mobilizazio erraldoia izango denaren aurrekaria prestatzeko.
Gure Esku erabakitzeko eskubidearen aldeko taldeak iragarri duenez, 2022an “mobilizazio erraldoia” egin nahi dute.
Horren aurretik, ekitaldi bat egin nahi dute, aperitibo gisa, aurtengo uztailaren 10ean. “Irismen nazionala” izango duela iragarri dute.
Testuinguruan kokatzeko zein ekitaldi hori prestatzeko, batzarra egingo dute hurrengo larunbatean —hilak 22— kontzejupean. 11:00etan elkartuko dira udaletxeko arkupeetan.