Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
GizarteaPolitika

Ategorrietako sarraskian eraildakoak gogoratuko dituzte, ahanzturan gera ez dadin

Hilaren 27an 90 urte beteko dira Trintxerpetik Donostiara zihoan manifestazioan zazpi arrantzale erail zituztela. Zenbait ekitaldi antolatu dituzte herritarrek, «gertakarien berri izateko eta gure auzo eta herrien langile izaerari eta egungo egoerari buruz hausnartzeko».

Ategorrieta, sarraskia Ategorrietan hil zituzten Trintxerpetik irten ziren manifestariak, 1931. urtean.
Imanol Saiz Gomez de Segura
Pasaia
2021/05/15

Hilaren 27an (osteguna da) 90 urte beteko ditu Ategorrietako sarraskiak. 1931n Trintxerpetik Donostiara zihoan manifestazioan zazpi arrantzale erail zituen Guardia Zibilak, baita ere dozenaka lagun zauritu. Bada, egun hura gogoratzeko eta eraildakoak omentzeko, herritar talde batek «ekimen xume bat» egiteko apustua egin du, «Ategorrietako inguruko bizilagunok gertakarien berri izateko eta gure auzo eta herrien langile izaerari eta egungo egoerari buruz hausnartzeko» asmoz haien hitzetan.

«Pozez ikusi dugu hainbat eragile politikok eta antolakundek ere aurten ekitaldiak antolatu dituztela. Horregatik, saiatu gara gure egitaraua prestatzean beste ekimenik ez zapaltzen», esan dute herritar taldekoek.

Gertakari hura gogoratzeko ekintza ugari antolatu dituzte. Lehena hilaren 25ean (asteartea da) egingo dute; Bidebietako Kontadores zentroan Miguel Usabiagaren Donostia rebelde liburua aurkeztuko dute. Argitalpen honetan hainbat protesta eta gertakari sozial jaso zituen Usabiagak, tartean, Ategorrietako sarraskiaren kontakizuna. Aforoa mugatua denez, aldez aurretik izena eman beharko da.

Bigarren ekitaldia hilaren 29rako (larunbata da) antolatu dute, egun osoko egitaraua prestatu dute. 11:00etan Intxaurrondoko Letaman gaztetxean Josetxo Otegi historialariak Ategorreietako gertakarien gaineko hitzaldia eskainiko du. 13:15an aldiz, Ategorrietako erlojuan sarraski hartako biktimei omenaldia egingo diete, poesia, dantza eta musikak lagunduta. 14:00etan Uliako mintegietako parkera joango dira bazkaltzera (norberak etxetik ekarritakoarekin). Ondoren, 16:000etan, eztabaida irekia egingo dute, «memoria historikoa eta gure auzoen ezaugarriak hizpide hartuta». Eta eguna biribiltzeko, 18:00etan zuzeneko musika saioa eskaniko du Chico Sanchez Ferlosioren doinuak eskaintzen dituen De Chicho bikote akustikoak.

Euria eginez gero, antolatzaileek aurretatu dute parkeko ekitaldiak bertan dauden negutegi handietara mugituko dituztela.

Amaitzeko, herritar taldeak laguntza eskatu du, izan ere, gertakari haiekin lotura izan dezakeen pertsonen bila dabiltza: senideak, testigantzaren bat ezagutu duten herritarrak… «Historiako gertakari honen ikerketan sakondu nahi dugu, eta informazio bila gabiltza». Inork zerbait jakingo balu, helbide honetara mezu bat bidali dezala.

Irakurri hemen HITZAk atzo sarraskiaren gainean argitaratutako erreportajea.

Erlazionatutako edukia[Erreportajea] «Aurpegirik gabeko sarraskia», nortasun eraikitzaile
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.