Kadete, jubenil eta seniorrak, garaile etxean
Herriarteko pilota txapelketaren eskuz binakako joaneko partidak irabazi zituzten atzo oiartzuarrek. Datorren astean itzuliko partidak jokatuko dituzte, Azkoitian.
Oiartzungo kadete, jubenil eta senior pilotariak oso fin aritu ziren atzo etxean, Madalensoron jokatutako herriarteko pilota txapelketaren eskuz binakako final zortzirenen joaneko partidetan. Hiru bikoteek garaipena eskuratu zuten.
Kadeteetan, Oier Zabaleta eta Unax Landa oiartzuarrak erraz gailendu ziren, Azkoitiko Jon Etxaniz eta Inhar Egaña bikotearen aurkako neurketan. 22-14 izan zen amaierako emaitza.
Jubenilek ere (Xabat Olaitz eta Xabier Aburuza oiartzuarrek) ez zuten zailtasun handirik izan Mikel Arambarri eta Alejandro Juaristi bikotea gailentzeko. 22-11 irabazi zuten.
Nagusien partida izan zen atzo arratsaldeko zailena oiartzuarrentzat. Baina partida berdindua izan arren, 22-21 irabazi zioten Andoni Ugalde eta Iñigo Ugalde oiartzuarrek Alex Juaristi eta Jagoba Urangak osatutako bikoteari.
Datorren astean jokatuko dituzte itzuliko partidak, Azkoitian.