Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Basoak hizpide izan dituzte ikasleek eta udaleko ordezkariek

Eskola Agenda 2030 barruko saioa izan da, ikasturte bukaerakoa. Herriko basoen diagnostikoa egin eta konpromisoak hartzeko eskatu diote udalari.

eskola agenda 2030 oiartzun basoak Ikasleen ordezkariak, udalekoekin.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2021/05/18

Eskola Agenda 2030en barruan, Oiartzungo ikastetxeetako ikasleek bilera egin dute udalarekin. Elizalde Herri Eskolako, Elizalde Institutuko eta Haurtzaro Ikastolako ikasleek beraien diagnostiko eta proposamenak helarazi dizkiete Eneritz Arbelaitz Ingurumen zinegotziari eta Ander Santesteban saileko teknikariari. Aurten landutako gaia basoa izan da.

Ikasturtean zehar egindakoa errepasatu dute ikasleek, hasteko: sentsibilizazio ekintzak; Basoak ernatzen programaren barruan Gurutzen sagarrondoak aldatu eta herriko basoen egora aztertzeko irteerak egin dituzte (Urkabera, Txarara…), eta abar.

Ondoren, herriko basoen diagnosia egin dute, eta konpromiso zehatzak hartu dituzte. Horrela, ingurunea ezagutzeko ekintzak antolatzen jarraituko dutela hitz eman dute, baita ikastetxeetan elementu naturalak integratzen ere.

Ez dira konpromiso bakarrak: sentsibilizazio kanpainak antolatu nahi dituzte; Elizalde Herri Eskolan 50/50 programa bultzatzea energia aurrezteko edota ikastetxeetan aire libreko ekintza gehiago egin.

Proposamen eta eskaerak

Udalari proposamen eta eskaerak egin dizkiete, herriko basoen zein ingurumenaren gainekoak.

Honakoak izan dira: berdeguneetan eta parkeetan zabor pilaketaren kontrako neurriak hartzea (auzolanak, isunen berri eman…); bertako zuhaitzak landatzen jarraitzea eremu publiko eta pribatuetan; herrigunean berdegune gehiago sortzea; bidegorriko zuhaitzei buruzko informazio-seinaleak berritu eta parkeetan ere jartzea; familientzako baratza komunitarioak sortzea eta Haurtzaro Ikastolako konpost makina berritzea.

Arbelaitzek erantzun die ikastetxeetako ikasleei, “hartutako konpromisogatik” eskerrak emanez. Egindako lana aitortu die, gainera. “Ingurunean hobekuntzak egiteko norbanakook, ikastetxeek eta udalok hartu behar ditugu konpromisoak, pauso txikiek eragin handia izaten baitute”, esan du Arbelaitzek. Horrez gain, konpromiso eta eskaerek udalarekin ildoarekin bat egiten dutela zehaztu du.

2021/2022 ikasturte hasieran elkartuko dira berriz Eskola Agenda 2030eko ikasle eta udal ordezkariak eta orduan, egindako eskaerak banan-banan erantzungo dizkie udalak, aztertu ondoren.

Datorren ikasturtean zein gai landuko duten ere aurreratu dute gaurko saioan: larreak eta zelaiak izango dituzte aztergai.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.