[Bideoa] Denok ulertzeko moduko murala, ludotekan
Abaraxka ludotekako arduradunek horma irudia margotu dute, zeinu hizkuntzaren alfabetoarekin, inklusioa aldarrikatzeko.
Abaraxka Udal Ludotekako langileek horma irudi bat margotu dute Kontzejupe plazan, ludotekaren ondoan. “Aspalditik” buruan zutena egin dute: zeinu hizkuntzako alfabetoa irudikatu.
Ludotekako hainbat langile hizkuntzan trebatuta daude, eta modu horretan inklusioa aldarrikatu nahi izan dute. Denok ulertzeko moduan.