Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Aisia

Elkarteek SOS deia egin dute: "Noiz arte jarraituko dugu itxita?"

Oiartzungo bederatzi elkartek agerraldia egin dute gaur, salatzeko itxita jarraitzen dutela. COVID-19ari aurre egiteko neurriak bermatu dituzte.

oiartzungo elkarteak Oiartzungo bederatzi elkartetako ordezkariek argazkia atera dute, Ibargainen.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2021/05/20

Oiartzungo bederatzi elkartek —zerrenda, behean— agerraldia egin dute gaur arratsaldean, beraien egoera salatzeko. Izan ere, itxita jarraitzen dute. “Noiz arte?”, galdetu dute. Egoerak behartuta, elkarlanean aritu direla jakinarazi dute, eta etorkizunean koordinazioa mantentzeko asmoa dutela.

Gogorarazi dutenez, XIX. mendean sortu ziren elkarte edo txoko gastronomikoak. “Bertako ordutegiak langileriari ematen zien askatasuna zela eta, nahiz bertan kontsumitu gabe edo merkeago egiteko eskaintzen zuten aukeragatik martxan jarri zirela”, esan dute. Hori iragana dela esan dute, eta etorkizunari begiratzeko momentua dela.

Euskal Herrian ehunka elkarte daudela nabarmendu dute, eta gehienen ardatza gastronomikoa dela. Hala ere, herrietako kultur bizitzako eragile aktibo direla gogorarazi dute, eta beste alorrak zenbatu dituzte: herri kultura, arlo soziala, kirola, euskara, natura, berdintasuna, feminismoa….

“Kontrola”, errazago

Gogorarazi dute elkarteak eta txokoak bazkideen jabetzakoak direla, eta beraiei dagokiela kudeaketaren ardura. “Kontrolpean daudela esan genezake, eta COVID-19ari aurre egiteko hartu behar diren neurri guztiak hartzen ditugu”, gaineratu dute.

“Horren adibide baino ez da”, jarraitu dute, “irekita egon diren garaian, gure elkarteetan kutsatutakorik ez dela egon. Orduan, arduraz jokatzen badugu, zergatik ez digute irekitzen uzten?”.

Atzera begirada eman diote, eta adierazi dute Osasun Sailak arautegia finkatzeko garaian, elkarteak ostalaritzaren multzoan sartu dituztela. Tabernak eta jatetxeak irekita daude; elkarteak, ez. “Ondorioz, egun, geureak hil zorian itxita jarraitzen dute etorkizunari begira inongo itxaropenik gabe. Galdera errepikatzen da, zergatik gure elkarteek zigor bikoitza jasan behar dute?”.

Tratu berberaren aldarria

Zergak ordaintzen jarraitzen dutela nabarmendu dute, baina jasotzen duten tratua ez dela berbera. Gainera, herriak berak kaltea jasotzen duela seinalatu dute, kultur ekitaldirik ez dagoelako.

“Diskriminatuak, abandonatuak eta ahaztuak sentitzen gara. Guk ere garbitasunerako langileak ditugu eta alokairuak, kredituak, hipotekak eta gastu orokorrak ditugu ordaintzeko”.

Itxita egotearen arrazoia ulertzen ez dutela jakinarazi dute, ostalaritza irekita dagoenean. Gainera, inolako laguntzarik jaso ez dutela argi utzi dute. “Gehienak, egoera hau dela eta, hilzorian gaude. Herriaren parte gara, eta aurrera egin nahi dugu etorkizunari ateak irekiz”.

Elkarteak “irekita, bizirik eta aktibo” ikusi nahi dituzte. Horrela, Gipuzkoako ehun bat elkartek egindako adierazpenarekin bat egiten dutela jakinarazi dute.

“Gu ere elkarte gara eta horrela izaten jarraitu nahi dugu. Gora elkarte eta txoko guztiak”.

Adierazpena sinatu duten elkarteak

  • Aldeguna (Arragua).
  • Altzibarko Bilera (Altzibar).
  • Artaso (Karrika).
  • Auzokalte (Ergoien).
  • Bazkun Zahar (Altzibar).
  • Bizardia (Gurutze).
  • Girizia (Elizalde).
  • Ibargain (Elizalde).
  • Iturriberri (Iturriotz).
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.