Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

[Galeria] Kultura eta sormena izango dira Lekuonaren eguneroko ogia

Kultur azpiegituran azken ukituak ematen ari dira, gaur zortzi herritarrei irekitzeko. Sortzeko baliabide humano eta materialak utziko dituzte.

lekuona Lekuona herriarentzako erreferentzia izango da.
Erik Gartzia Egaña
Errenteria-Orereta
2021/05/20

Nahi baino gehiago luzatu da, baina gaur zortzi irekiko dute Lekuona. Herritarrek beren sormena mamitzeko labea izango da Oiartzun ibaiaren ertzeko faktoria zena.

Irekieraren atarian, berau ezagutzeko bisita gidatuak antolatu ditu Errenteriako Udalak. Arrakasta handiarekin: errenteriar zein inguruko bisitari ugarik beren jakin-mina asebete ahal izan dute.

Gaur eguerdian komunikabideentzako tour-a eskaini dute, Aizpea Otaegi alkatearen eskutik. Bisita gidatuentzako txartelik lortu ez duenak, leihotxo hauen bitartez bada ere, ezagut ditzake kultur faktoria berriaren barrunbeak.

Elikatzeko asmoa

Otaegik iraganeko izana eta etorkizunekoarekin analogia egin du. “Lehen ogi-tailerra zen, eta herritarrak elikatzeko ogia ateratzen zen. Orain kulturarekin elikatuko da”, esan du.

Okindegi zenaren izena eta eraikina bera mantendu direla gogorarazi du, ogi fabrika zaharrari keinu eginez.

Hori esanda, harrera gunea izango dena erakutsi du, sarrerako takilekin —dispositiboak kargatzeko entxufeak izango dituzte—. Lehenengo espazio horrek aisiako materiala jasotzen du: bideoak, diskoak… Mediateka moduko bat da.

Gainera, egun Niessenen dagoen Kultura Saileko bulegotxoa ordeztuko du kalearen mailan dagoen solairuko atal batek. Bertan erosi beharko dira, adibidez, sarrerak.

Espazio horretako aulki, mahai eta beste altzari batzuek gurpilak dituzte, gainontzeko espazioetan bezala. Otaegik bisita guztian nabarmendu du Lekuonaren filosofia dela espazioak nahieran eraiki ahal izatea, sormenerako. “Baliabide material eta humanoak jarriko ditugu horretarako”, ebatzi du.

Eskaileretan gora

0 eta 1 solairuak lotzen dituen eskailerak Gernikako Arbola plazaren zein herriaren skyline zati baten ikuspegi panoramikoa eskaintzen du.

Liburutegi antzekoa den beste espazio batera eramaten dute moketatutako mailek. Hura ere aldagarria da, eta haurrentzako diseinu antzekoa du… baina ez da beraiei bakarrik zuzenduta egongo.

Alkateak argitu du: “Espazioak ez dira belaunaldien bitartez bereiziko. Kontrakoa, baizik: haurrentzako materiala egongo da, baina —adibidez— bertsolaritzarekin lotutako gaiak hemen izango dira. Belaunaldien arteko komunikazio hori sustatu nahi dugu”.

Azpiko solairuko materiala aisiarekin lotuagoa baldin badago, lehen solairu horretako erreferentziak sormenarekin harreman handiagoa dute. Etsenplu gisa, hor egongo dira eleberriak.

Gortina bidez espazio itxiak sor daitezke, haurrentzako ipuin kontaketetarako edo beste hainbat ekitalditarako.

Toki isil bakarra, azken solairuan

Azkeneko solairuan talde lanean aritzeko espazioak daude, horiek ere nolanahi eraikitzeko moduan. Horrez gain, liburutegi “klasiko” baten funtzioa izango duen aretoa dago: ikasleek hor gorrituko dituzte ukondoak. Mahai bakoitzak entxufeak-eta izango ditu, garaiari ongi egokituta egoteko.

Eraikinaren ginga bezala, sorpresa bat erakutsi du Otaegik: teilatuko espazioa. Egunerokoan itxita egongo dela esan du, baina puntualki ireki daitekeela, formatu txikiko kontzertuak —adibidez— antolatzeko. Ehun lagunentzako espazioa dauka, eta barra jartzeko txokoa.

Auditorioa, gutizia nagusia

Lekuona eraikinaren gailurra ikusita, barrunbeak ezagutzeko txanda izan da. Liburutegiaren gordailua eta kamerinoak daude. Artistentzako aldagela horiek agertokiarekin lotuta daude.

Agertokiak ere badu bere mamia. Hiru agertokitan bana daiteke, eta 14×19 metroko oholtza nagusitik obraren araberako dimentsioa izango duena har daiteke. Zazpi disposizio ezberdin eskaintzen ditu Sorlekua izenarekin bataiatu duten aretotzarra.

Eserita 737 pertsona sartzen dira, eta zutik, 1.500. Argiteriarako hamabost bara izango ditu. Sorlekua sortzaileen eskura egongo dela adierazi dute, entseguak-eta egiteko.

Iratxe Ansa errenteriarra izango da oholtza hori estreinatuko duena, hilaren 29 eta 30ean. Espainiako Dantza Sari Nazionala lortu du, eta jaioterriko herrikideei eskainiko die bere lana. Haiek, bueltan, aitortza.

Sarrerak bihar jarriko dira salgai, Niessenen —oraindik bai— eta www.bibe.me webgunean. Iragarri dutenez, hurrengo artista Olatz Salvador izango da.

Bisitaldia, bukatzeko, kantina. Ondoko plazarekin konektatuta egongo da. Esleitze prozesuan dago, eta tokian tokiko janari eta edariak kontuan hartuko dituzte. Ogia bakarrik ezin delako jan.

lekuona
Oiartzun ibaiaren ardatz berriaren sinbolo izango da Lekuona.
lekuona
Zero solairuan mediateka antzekoa egongo da.
lekuona
Aisiako erreferentziak izango dituzte.

lekuona
Baliabide materialak nahieran mugitu ahal izango dira, espazioak sortzeko.
lekuona
Ikuspegi panoramikodun eskilarek lotzen dute 1 solairuarekin.
lekuona
Sormenezko erreferentziak egongo dira 1 solairuan.

lekuona
Haurrentzako —baina ez bakarrik— espazioak egongo dira 1 solairuan.
lekuona
2 solairuan joango da isilik egoteko liburutegia.
lekuona
Teilatua formatu txikiko saioetarako agertoki izateko prestatua dago.

lekuona
‘Sorlekua’ da agertoki nagusia; harmailak mugi daitezke.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.