Sahararen aldeko merkatu txikia egingo dute arratsaldean
Done Eztebe plazan elkartasunez erosteko aukera egongo da gaur. Elizalde Herri Eskolak eta El Watan elkarteak antolatu dute azoka solidarioa.
El Watan elkarteak eta Elizalde Herri Eskolak Sahararekin azoka solidarioa antolatu dute gaur arratsalderako.
16:30etik 19:00etara bitartean egongo dira Done Eztebe plazan.
