Gorka Urbizuren sorkuntza prozesua gertutik ezagutu dute
'KantagiLtza' solasaldi musikatuen zikloaren lehenengo gonbidatua aritu da Arizmendienean. Sarrerarik gabe utzi ditu bi saioak.
KantagiLtza solasaldi musikatuen lehenengo gonbidatua Gorka Urbizu izan da. Atzo bi saio eman zituen Arizmendienean. Gotzon Barandiaranek gidatuta, ordu eta erdi inguruko saio bana egin zituen.
Bere ibilbideari errepasoa eman zion Urbizuk: Katamalo, Peiremans+ eta —nola ez— Berri Txarrak. Beste egileen letrei musika jartzea, abestiak berak sortzea, bertsio akustiko eta distortsiodunen arteko aldea… Urbizuk bere jarraitzaileak asetzeko moduko saioa eskaini zuen, musika eta hitza tartekatuz.
Hurrengo gonbidatua Olatz Salvador izango da. Ekainaren 20an izango da.