'21 aulki'-ren biharko 'Maringurua: karanbola hirukoitza' atzeratu dute
Larriak ez diren ezustekoengatik atzeratu dute 'Karanbola hirukoitza' liburuan oinarritutako solasaldi performatiboa. Data berria iragarriko dute.
Bihar arratsaldean, 21 aulki kultur iniziatibaren barruan, Maringurua: Karanbola hirukoitza, emakumeen presentzia euskarazko arte eszenikoetan mahai inguru performatiboa egitekoak ziren. Eneritz Artetxe, Maider Galarza eta Idoia Hernandez Hatxe dira emankizuneko protagonista.
Larriak ez diren arrazoiengatik atzeratzea erabaki dute. Data berria noiz izango den iragarriko dute jakin bezain pronto.