Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Bere lana azaleratuta, Ansa profeta izan da jaioterrian

Iratxe Ansak, Igor Bacovichekin batera, 'Al desnudo' obra eskaini du, Lekuonako Sorlekua aretoa estreinatzeko. Txalo zaparrada handia jaso dute.

al desnudo errenteria Bacovich eta Ansa, ikuskizunaren hasiera aldean.
Erik Gartzia Egaña
Errenteria-Orereta
2021/05/30

Iritsi zen eguna. Atzo arratsaldean estreinatu zuten Lekuona Fabrikako Sorlekua aretoa. Iratxe Ansa errenteriarrak eta Igor Bacovich bere bikotekideak osatzen duten Metamorphosis Dance taldearen Al desnudo ikuskizina izan zen aukeratutako lana.

Ohorea alde bikoa izan zen. Inguruan antzeko ezaugarririk ez duen aretoa inauguratzeko aukera izan zuen Ansak. Bueltan, errenteriarrek iaz Espainiako Dantza Sari Nazionala lortu zuen dantzariaren lanarekin gozatu ahal izan zuen. Ansak hamarkadak daramatza jaioterritik kanpo bizitzen; bere auzoan hasi zen dantzan, Ereintzaren lokaletan.

Ikusmina zegoen. Ilara egiteko ezin aproposagoa den Lekuonako egurrezko zubian pilatzen joan ziren ikusleak, hitzordua hasi baino ordu erdi lehenago.

Errenteria-Oreretako eragile politiko, ekonomiko, sozial eta, noski, kulturalen ordezkariek bete zituzten Sorlekuaren eserleku mailak. Ongietorria eman zien kea, iragan hurbileko oroitzapen txarra baino, ikuskizuna girotzeko ezinbesteko elementu izan zen.

Edukiera legeak uzten duena bezain beste beteta, Ansa eta Bacovichek oholtzara jauzi egin zuten. Iazko itxialdian ondutako Al desnudo-ren lehenengo zatia klasikoagoa den musika baten gainean oinarritu zuten.

Bigarren zatiak, berriz, musika modernoago bat izan zuen ardatz. Ansak Alemanian urte asko pasatu zituenez, analogia egite aldera: Kraftwerkek urratutako bidean sortutako musika, noizbehinka Rammsteini zera industriala lapurtu izan balio bezala. Argi jokoek ere garrantzia handia izan zuten Metamorphosisen lanean, baita zuzenean pantailaratutako streamingak ere.

Ordubete inguruko dantza saioa izan zen eman zutena, eta bukatzean txalo zaparrada jaso zuten dantzariek. Agertoki handietan ematen diren txalo zaparrada izan zen: luzea eta sentimenduz betetakoa. Sorlekua hala izateko bokazioarekin sortu delako: areto handia. 

Ansa profeta izan zen bere herrian, eta eskertza bezala, senide gazte batek lore sorta igo zion zaparradan. Gaur, 20:00etan, berriro eskainiko dute Al desnudo; sarrerak agortuta daude.

Metamorphosis dantza taldearekin hasi da Lekuonak irudikatu nahi duen Errenteria-Oreretaren metamorfosia. Oiartzun ibaiaren ertzeko eraikina izango da ontzia, eta kultura, iparrorratz.

Beren lana azaleratzeko eguneroko inurri lanean dabiltzan sortzaileak ez dira faltako; hangoak, hemengoak, hara joandako hemengoak zein hemendutako hangoak. Fase berri bat hasi da.

al desnudo errenteria
Argi eta zuzeneko irudiek pisua dute dantza ikuskizunean.
al desnudo errenteria
Lore sorta bat eman zioten Ansari.

Erlazionatutako edukiaJarraitu dantzan
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maixabel Lasari emango diote aurten Gipuzkoako Urrezko Domina

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hondarribiko Udalak kereila penal bat aurkeztu du Zaldunborda auziko dokumentazioa iker dadin

Kultura, Gipuzkoa

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Ekonomia, Gipuzkoa

Yurrita e Hijoseko hamabi langile kaleratu dituztela salatu dute

Ekonomia, Araba, Gipuzkoa

Jarindo parke eolikoa egiteari uko egin dio Green Capital Powerrek

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan esku hartu dezala eskatu diote Jaurlaritzari

Komunikazioa, Gipuzkoa

‘Superra’-ren aurrestreinaldia Azpeitian egingo dute, hilaren 28an

Euskal Herria, Gipuzkoa

Xabi Alonsoren Igeldoko txaleta legezkoa dela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Euskal Herria, Gipuzkoa, Araba

Irungo atxilotuen kasua «Poliziaren jukutriatzat» jo du Askek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzak Bentaberriko babes ofizialeko 510 etxebizitzak erosiko dizkio Blackstone funtsari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik esan du Donostian atzo etxegabetu behar zuten familiari «bizitoki bat» eskainiko diotela

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Antondegi eremuak landa izaerari eutsi behar diola defendatu du Antondegi Berdeak

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako baso suhiltzaileek salatu dute foru aldundiak zenbait zerbitzu eten dituela, baso suteen «arrisku handiko» sasoi betean

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.