Lide Larrearen 'Zure alboan' saritu dute 13. Elkarren Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketan
Haurtzaro Ikastolako ikasleak E Mailan —DBH 1 eta DBH 2ko ikasleak— bigarren saria lortu du. Argitaletxeak tableta, jolas hezitzaile sorta ederra eta opari txartelarekin saritu du.
Elkar argitaletxeak haur eta gaztetxoentzako Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketa antolatzen du. Aurtengoa hamahirugarren ekitaldia da, eta palmaresean oiartzuar baten izena agertzen da.
Lide Larrea Haurtzaro Ikastolako ikasleak E Mailan bigarren saria lortu du. DBH 1 eta DBH 2ko ikasleek hartzen dute parte kategoria horretan.
Larreak tableta, jolas hezitzaile sorta ederra eta 60 euroko opari txartela eskuratu ditu Zure alboan ipuinarekin. Zure alboan lana osorik irakurtzeko aukera eman du Elkarrek, bere webgunean.
