Oiarpek haurrentzako saio irekiak antolatu ditu uztailerako

Benjamin, kimu eta haur mailetako haurrentzako saioak egingo dituzte uztailean. Hilaren 18a baino lehen aurkeztu beharko dira izen emateak.

oiarpe Kozkortzean xanistebanetako partidetan jolastu ahal dezakete.

Oiarpe Pilota Elkarteak saio irekiak antolatu ditu uztailerako. Benjamin, kimu eta haur mailetako ikasleei zuzenduta daude saio ireki horiek (2009, 2010, 2011 eta 2012 urteetan jaiotakoak, alegia).

Saio ireki horiek herriko pilotalekuetan izango dira, astearte eta ostegunetan, 17:00etatik 19:00etara.

Izena emateko orria bete beharko dela jakinarazi dute pilotako elkartekoek, eta Elizalde Herri Eskolako edo Haurtzaro Ikastolako idazkaritzetan utzi. Bestela, Oiarperen posta elektroniko helbidera bidal daitezke datuak. Hau da betetzeko orria.

Ondoren, ordutegi eta taldeen antolaketa zehatzaren datu guztiak biltzen dituztenean jakinaraziko dituzte e-posta eta Whatsapp bidez.

Aurkeztu beharreko datuak

  • Izena eta abizenak.
  • Jaiotze data.
  • Harremanetarako telefono zenbakia.
  • Posta elektroniko helbidea.
  • Neska ala mutila den zehaztu.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.