Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

'Euskara sarera', sare sozialetako hizkuntza ohiturei buruz kontzientziatzeko

Udalak, UEMAk eta PuntuEus Fundazioak kanpaina jarri dute martxan, bideoekin. Mundu oso erdaldunean euskaraz ari daitekeela erakutsi nahi dute.

euskara sarera Lazkano, Waliño eta Delgado, gaurko agerraldian.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2021/06/14

Oiartzungo Udalak, UEMAk eta PuntuEus Fundazioak kanpaina bat abiarazi dute, Euskara sarera izenekoa. Sare sozialetan zein gainontzeko teknologia berrietan dauden hizkuntza ohiturei zein erabilerari buruz hausnartzea da helburua, Josu Delgado Euskara zinegotziak azaldu duenez.

Lau aste iraungo du kanpainak, eta astero bideo bana argitaratuko dute. Udalaren, UEMAren eta PuntuEus Fundazioaren kanalak zein sare sozialak baliatuko dituzte zabalpenerako. Herritarrei dei egin diete “nahi beste” zabaltzeko.

Lau gai

“Oiartzuarrak eremu digitalean dituzten hizkuntza ohituren inguruan hausnartzera gonbidatu nahi ditugu, askotan, teknologia berrien eremua oso mundu erdalduna izaten baita”, gaineratu du Delgadok. Teknologia berriekin zein sare sozialetan euskaraz aritzeko aukerak daudela nabarmendu du.

Lau gai landuko dituzte. Alde batetik, Whatsappean idazteko aukeratzen den hizkuntza. Bestetik, sakelako telefonoan ezarritako hizkuntza. Hirugarrenik, Interneten nabigatzeko hizkuntza. Azkenik, sare sozialetan erabiltzen dena.

Adierazi dutenez, guztietan dago euskaraz egiteko aukera eta horixe da errepikatuko den galdera: “Nik euskaraz egiten dut, eta zuk?”. Horrela, Delgadok oiartzuar guztiak animatu ditu teknologia berri horietan euskaraz aritzeko.

Josu Waliño PuntuEus Fundazioko zuzendariak hartu du hitza ondoren. “Euskarak ingurune digitalean duen ikusgarritasuna handitzeko erabakigarria da ahalik eta erabiltzaile gehienek sarean ere lehen hitza euskaraz ematea eta horregatik garrantzitsua da erabiltzaileek gailuak euskaraz konfiguratuta izatea, nabigatzaileak zein mugikorrak”, esan du.

Hiru erakundeak, elkarlanean

Agerraldian gogorarazi dutenez, Oiartzungo Udala UEMAko kide da. “UEMAk udalerri euskaldunetako herritarrok esparru guztietan euskaraz bizitzeko duten eskubidea bermatu ahal izateko lan egiten du, besteak beste”, adierazi dute.

Horrez gain, udalak eta UEMAk eremu digitala euskalduntzeko hitzarmena sinatuta dute PuntuEus Fundazioarekin.

Iraitz Lazkano UEMAko lehendakariak esan du erakundeen eta eragileen arteko lana garrantzitsua dela, eta hori dela bidea. “Elkarlanean, nork bere esparrutik, sarean eta mezularitza aplikazioetan ere euskaldunak garela gogoratzeko borondateak batu gaitu, herritarrak kontzientziatu eta hizkuntza ohituretan eragin nahian”, gaineratu du Lazkanok.

Euskararen arnasguneek duten papera azpimarratu du, bere aldetik, Waliñok. “Eragin globala lortzeko tokitik aritzea ezinbestekoa da, txikitik handira jardunez, euskararen aldeko aldaketak eragiteko”, esan du.

Euskara Sarera kanpaina da hiru erakundeen arteko elkarlanaren abiapuntua. “Kanpaina honen arrakasta euskararen arrakasta izango da”, esan du PuntuEuseko zuzendariak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.