Lan istripuan hildako garraiolarien heriotza salatzeko, elkarretaratzea
Lanbarren industrialdeko biribilgunean elkartuko dira, asteazken goizean, Euskal Herriko gehiengo sindikalak deituta. Gexa garraio enpresan egiten zuen lan.
Pasa den asteko astelehenean, 47 urteko langile batek lan istripua izan zuen Orozkon. Zauri larriak zirela-eta hil zen pasa den ostegunean.
Gexa garraio enpresarentzako lan egiten zuen, Laudioko Guardian enpresak subkontratuta. Lan istripuak eta langilearen heriotza salatzeko, euskal gehiengo sindikalak —ELA, LAB, ESK, Steilas, EHNE eta Hiru— elkarretaratzea deitu du etzirako —asteazkena, hilak 16—, Lanbarren industriaguneko biribilgunean.
