Ostalaritza mahaia sortu dute sektorea berpizteko asmoz
Pandemian zehar ostalaritza sektoreari eragindako neurriak aztertzeko mahaia sortu dute. Udalak eta Laurak Bat elkarteko kideek, eta barruti bakoitzeko ostalari batek osatuko dute elkargunea.
Pasaiako ostalarien mahaia sortu dute, sektoreari eragindako neurriak aztertzeko helburuz. Laurak Bat elkarteak eta Pasaiako Udalak bat egin dute ostalaritza mahaia sortzeko. Beraien hitzetan elkargune honen bidez sektorea suspertu nahi dute.
Orain arte ostalariek udalarekin eduki duten harremana “informala” izan dela dute iritzi sektoreko langileek, eta mahai hau sortzea pentsatu zuten.
Bilera hauek hilabetean behin egingo dituzte oraingoz, gehiago beharrean, gehiagotan elkartuko dira. Helburua pandemian zehar hartu diren neurriak eztabaidatzea, proposatzea, aztertzea eta adostea da.
Ostalaritza mahai honetan Pasaiako barruti bakoitzeko ostalari bat egongo da, baita Laurak Bat elkarteko kideak ere. Udalari dagokionez, alderdi bakoitzeko udal ordezkariak egongo dira bertan, eta udal teknikari bik ere hartuko dute parte.
