Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Hirigintza

San Pedroko babes ofizialeko etxebizitzak zozkatzeko oinarriak onartu dituzte

Guztira 39 etxebizitza eraikiko dituzte, eta izen ematea lurralde historikoko aldizkarian oinarriak argitaratzerakoan ahalko da egin.

Belaskoko babes ofizialeko etxebizitzen zozketan izen emateko oinarriak onartu dituzte.
Alaine Aranburu Etxegoien
Pasaia
2021/06/14

Pasai San Pedroko Belasko inguruko lurretan babes ofizialeko 39 etxebizitza eraiki behar dituzte. Gaurko udalbatzarrean zozketarako oinarriak onartu dituzte, PSE-EEk eta EAJk hala bozkatuta.

Etxebizitza horien zozketan izena emateko oinarri nagusia pasaitarra izatea dela azaldu du udalak. Horretarako, gutxienez azken bi urteetan udalerrian erroldatuta egotea edota azken 10 urteetan 5 urtez erroldaturik egotea beharrezkoa izango da.

Izena emateko eguna oraindik ez dute esan noiz izango den. Lurralde historikoko aldizkarian oinarriak argitaratu eta hurrengo egunean ahalko dela izena eman aurreratu dute bakarrik.

Guztira 39 etxebizitza eraikiko dituzte, horietatik 26 bi logelatakoak izango dira, eta 13 hiru logelatakoak. Xehetasun gehiago ere eman dituzte, izan ere, hiru logela dituzten etxebizitzetatik bi mugikortasun urria duten pertsonentzako egokituta egongo dira, eta lehenik haien artean zozkatuko direla azaldu dute.

Bi logela dituzten 19 etxebizitza 1986. urtea eta gero jaio direnentzat gordeko dituztela aurreratu dute. Nahikari Otermin Hirigintza zinegotziaren hitzetan gazteriarentzat arazoa da etxebizitza bat lortzea, eta uste du honek ez duela arazoa konponduko baina askori lehen etxebizitza erosten lagunduko diela du iritzi.

EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek zuzenketak aurkeztu dituzte batera. Sustapen horietako bi etxebizitza udalak erostea proposatu dute, eta bestetik, guraso bakarreko eta genero indarkeriaren biktima diren emakumeak kontuan hartzea eskatu dute, esleipen irizpideetan hauek aintzat hartuz eta bi etxebizitza erreserbatuz.

Oterminek “denbora eta bideragarritasun falta” egotzi die oposizioko alderdien zuzenketari, eta udal gobernuaren bozekin atzera bota dute EH Bildu eta Elkarrekin Podemosen zuzenketa. Oposizioaren ustez, “Oterminek kolektibo ahulenekin duen sentsibilitate eskasaren sintoma” da zuzenketa alde batera uztea.

 

 

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.