Elizaldeko LH6koek El Watani bideratu diote azoka solidarioan bildutakoa
Maiatzaren 21ean azoka solidarioa egin zuten Oiartzungo plazan. 405 euro lortu zituzten, eta El Watani eman dizkiote. Ur bidoiak erosiko dituzte.
Elizalde Herri Eskolako Lehen Hezkuntzako ikasleek azoka solidarioa egin zuten pasa den maiatzaren 21ean. Saharako herriarekiko elkartasunak akuilatu zuen merkatu txiki hori egitea, eta hara bideratuko dute dirua.
El Watan elkartearen bitartez egingo dute. Elkartearen izenean, Olga Leibarrek jaso zituen 405 euroak. Azaldu zuenez, ur bidoiak erosteko bideratuko dute dirua, han hain premiazkoa den ura biltzeko.