Jon Otegi txukun ari da Euskal Herriko XII. Bakarkako Sega Ligan
Segalari oiartzuarra hirugarren izan da lehenengo saioan, eta laugarren bigarrenean. Sailkapen orokorreko hirugarren postuan dago.
Jon Otegi, Altzon, jo eta ke lanean. Almitza elkartearen Euskal Herriko XII. Sega Liga ari dira jokatzen aste hauetan. Jon Otegi oiartzuarra paper polita betetzen ari da.
Zaldibian jokatu zuten lehen jardunaldia. Gizonen kategorian 11 segalari ari dira lanean, eta Otegi hirugarren izan zen hilaren 8ko proban.
Bigarren jardunaldia, berriz, Altzon egin zuten, pasa den igandean. Koxka bat beherago ibili zen Otegi; laugarren bukatu zuen Julen Gabirondo, Migel Mari Jauregi eta Mikel Lizartzaren atzetik
Ligako azkeneko jardunaldia uztailaren 3an —larunbata— jokatuko dute, Basaburuan (Nafarroa). Bertan erabakiko dira txapelak nora joango diren.
Guztira 33 segalari ari dira parte hartzen Almitza elkarteak antolatzen duen sega ligan. Zaldibian du egoitza Almitza elkarteak.
