Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Oarsoaldeari itzuli 'transmarikabolloa', E28aren bezperatan

Harrobira egingo dute hilaren 26an, eskualdeko herri guztiak zeharkatuko dituzte bizikletaz, Donibanetik San Pedrora. Geldialdi bakoitzean zerbait berezia prestatu dute.

harrotasun eguna 2020 Iazko LGTBIQ+ Harrotasun Egunaren bueltan egindako jardueretako bat.
Erik Gartzia Egaña
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2021/06/17

Frantziako Tourra —gizonezkoena— egun gutxi barru hasiko da. Kazetaritza klixeek aspaldi izendatu zuten Suge koloreaniztuna izengoitiarekin. Koloreaniztasuna eta bizikleta uztartuko ditu Harrobira izeneko bizikleta martxak, erlazio sexual edota afektiboetan kolore guztiak baliogarriak direla aldarrikatzeko.

Ekainaren 26an, LGTBIQ+ Harrotasun Eguna baino bi egun lehenago, Oarsoaldea zeharkatuko dute, eskualdeko Kuku Taldeak antolatuta. Dirudienez, inguruotan emakumeak gustuko zituzten emakumeei kuku deitzen zieten.

Donibanen hasiko dira pedalei ematen, 10:00etan, eta San Pedron bukatuko dute, bakoitzak eramandako bazkari batekin.

Bitartean, Oarsoaldeko herri eta barrutietan geratuko dira, eta txoko bakoitzean ekitalditxo bat egingo dute. Luzeena Errenteria-Oreretakoa izango da, ibilbidearen erdialdean, hamaiketakoa egingo baitute hor.

Bizikleta martxa lagunkoia

Antolatzaileek adierazi dutenez, “transmarikabolloei zuzendutako ekintza aldarrikatzailea” izango da. Hala ere, heterofriendly izango dela ziurtatu dute.

Bizikleta martxaren ezaugarri lagunkoi bakarra ez da hori izango. Argi utzi dute ez dela kirol jarduera bat izango, ez direla lehian edo ziztu bizian ibiliko. Ibilbidearen edozein puntutan sartu edo atera daitekeela jakinarazi dute (gutxi gora beherako ordutegia, behean). Pedalak gotti-betti ibili nahi ez dituenei eskatu diete beren herriko jarduerara hurbiltzea, hala nahi izanez gero.

Eraman beharrekoak zerrendatu dituzte: kaskoa, maskara, janaria eta edaria. Furgoneta bat egongo da ibilbide guztian, parte hartzaileei laguntza emateko, hala behar izanez gero.

Ibilbidea

  • Donibane: 10:00etan.
  • Lezo: 10:30ean.
  • Oiartzun: 11:30ean.
  • Errenteria-Orereta: 12:00etan.
  • Antxo: 13:00etan.
  • Trintxerpe: 13:45ean.
  • San Pedro: 14:00etan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maritxu Kajoi gauean adin txikiko batek jasandako sexu erasoagatik gizon bat atxilotu dute Ermuan

Euskal Herria, Gipuzkoa

Avanzako autobus gidariek bertan behera utzi dute greba, 26 egunen ondoren

Euskal Herria, Gipuzkoa

61 urteko paziente onkologiko bat tximino baztangak jota hil da Donostia ospitalean

Euskal Herria, Gipuzkoa

Hogei urteko espetxe zigorra onartu du Pasaian bikotekide ohia tiroz hil zuen gizon batek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Azahara Dominguezek hautagaitza aurkeztu du PSE-EEren Gipuzkoako ahaldungai nagusi izateko

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.