Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Bi asteburuz jarraian estropadak Pasaian

Bihar, erlojuz kontra arituko dira Sanpedrotarrak Arraun Elkarteak antolatutako estropadetan ETE, KAE1 eta KAE2ko arraunlariak. Datorren igandean ere hala izango da, San Juan Koxtape Arraun Elkarteak antolatu duelarik.

Alaine Aranburu Etxegoien
Pasaia
2021/06/18

Bihar, ekainak 19, Pasaiako XXXVI. Ikurrina jokatuko dute KAE1 ligako eta KAE2 ligako arraunlariek Pasai San Pedron. Egun berean, ETE ligako arraunlariak Tolosaldeko II. Ikurrina lortzeko lehian arituko dira. Hala azaldu du Jose Manuel Oiarbide Sanpedrotarra Arraun Elkarteko ordezkariak. Hiru liga horietako sasoiko lehen estropadak izango dira. Pasaian abiatuko da, beraz, ligen denboraldi ofiziala.

Bi estropada hauek Sanpedrotarra Arraun Elkarteak antolatu ditu. Arratsaldeko 17:00etan hasiko dira lehiaketak, eta erlojuz kontra jokatuko dute. Banaka aterako dira traineruak eta irteerak minutu bateko tartearekin burutuko dira. Hala, 17:00etan ateratzen hasiko dira ETE Ligako hamaika traineruak; 17:30ean izango da KAE2koen txanda, hamar ontzirekin; ondoren, 18:15ean, KAE1ekoen lehia hasiko da.

Emakumeen 11 traineruek, 2 luze eta ziaboga 1 egin beharko dituzte. Gizonezkoen KAE1ko 13 traineruek eta KAE2ko 10 traineruek, 4 luze eta 3 ziaboga gauzatu beharko dituzte.

Osasun neurriak baretu direla, baina “arduratsuak izaten jarraitu” behar dugula gogorarazi du Izaskun Gomez alkateak. Oiarzabalek ikusleei eta zaleei eskatu die talde handietan ez gerturatzeko estropadak ikustera.

Oarsoaldeko eta Bidasoko traineruei dagokienez, KAE1 ligan San Juanek eta San Pedrok hartuko dute parte. KAE2 ligan, aldiz, Hibaika, Hondarribia B eta Trintxerpe-Ilunbek. ETE ligan egongo dira lehian Hibaika eta San Juan.

Datorren iganderako, hilak 27, San Juan Koxtape Arraun Elkarteak estropadak antolatu ditu ere. Emakumeek Pasaiako IX Ikurrina jokatuko dute goizeko 11:20tan, eta KAE1 ligako gizonek V. Adegi – Fabrika Bandera irabazteko arituko dira jokoan goizeko 12:00tan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.