[Galeria] Oreretako Gazte Eguna, iruditan
Pandemia garaira moldatutako Gazte Egun berezia ospatzen ari dira gaur dozenaka lagun Oreretan. Ikusi gaurko egunak utzitako zenbait irudi.
Pandemia garaira moldatutako Gazte Egun berezia ospatzen ari dira gaur dozenaka lagun Oreretan, osasun neurriekin bada ere, ongi pasatzeko eguna ere badela erakusten ari dira. 10:00etan hasi dute aurtengo egitaraua herriko gazteek. Solasaldia, berdintasun ekintza, presoen aldeko mosaikoa, bazkaria… Ez da aspertzeko tartetik izan gaur, eta datozen orduotan ezta ere. Izan ere, musikak hartuko du Gaztaño auzoko frontoi berria berehala. Barne Guda, Estutu, eta Andoni Ollokiegi igoko dira oholtzara, 18:30etik aurrera.