'Altsasu auzia'-ri buruzko hitzaldia, gaur
Biyurrieneak antolatutako hitzaldi zikloa gaur hasiko da, Nafarroako gazteen egungo egoerari buruz hitz egiteko. Nekane Ortigosa eta Gotzon Urrizola arituko dira.
Biyurrieneak hitzaldi zikloa antolatu du datozen sei astearteetarako. Gaur hasiko da Biyurri hitzaldiak izeneko zikloa, Altsasuko gazteen auziari buruzko hitzaldiarekin.
Espainiako epaitegiek zigortutako gazteen gaur egungo egoera zein den azalduko dute Nekane Ortigosa eta Gotzon Urrizolak.
Hitzaldia 19:00etan hasiko da, eta udaletxeko pleno aretoan izango da.
Datorren astekoa Mendian hil, hirian hil, filmeko protagonistetako baten lagun batek emango du. 19:00etan, Haurtzaro Ikastolako jantokian.
Izena emateko turismo bulegotik pasatu beharko da (Arizmendienean).