Umoreari buruz filosofatuko dute Maddi Nazabal eta Antton Telleriak

Oi(h)artzun Filosofikoa eta Jakinmin elkarteak 'Ilunabar filosofikoa' izeneko saioa antolatu dute ostegun arratserako. Tokia hartzeko, turismo bulegoan.

Oi(h)artzun Filosofikoa eta Jakinmin elkarteak Ilunabar filosofikoa izeneko saioa antolatu dute ostegun arratserako (uztailak 1). 19:00etatik aurrera, Arizmendienean Maddi Nazabal Etxebeste eta Antton Telleria Lopetegi arituko dira solasean. Kulturabirusaren barruko ekitaldia izango da.

Egin al daiteke umorerik ———-ri buruz? galderari erantzuten saiatuko dira. Nazabal Filosofian graduatua da, eta Oi(h)artzun Filosofikoa-ren barruan egiten diren saioen gidarietako bat da. Telleriak, berriz, umorea du ogibide; Nekatutak izeneko bakarrizketarekin dabil oholtzaz oholtza.

Izen ematea

Ordu eta erdi iraungo du filosofia saioak. Izena eman nahi dutenek turismo bulegora idatzi beharko dute, posta elektroniko bitartez. Bestela, egunean bertan turismo bulegotik bertatik pasa daiteke, edukiera bere arte. Arizmendienean irekiko dute bulegoa, ostegunean (uztailean eta abuztuan egoten da irekita).

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.