2021/6

[Galeria] Dantzari lezoarrak, lehen sarien jabe Gazte Mailako Aurresku Txapelketa Nagusian

A eta B sailetako irabazle Judith Jacinto (Lezo) eta Mikel Esnaola (Lezo) izan ziren hurrenez hurren. Dantza giro aparta bizi izan zen atzo Niessenen.

[Bideoa eta galeria] Militarrik gabeko eremu izendatu dute Jaizkibel

Jaizkibelgo eremu militarraren kontrako seigarren martxa egin zuten atzo. Jai giroan egin zen martxa, Ertzaintzaren presentziarekin eta salaketekin bukatu zen.

Oreretako Gazte Eguna, gazteria bizirik dela irmo adierazteko eguna

Hilaren 19an egingo dute Oreretako Gazte Eguna, egun osoko egitarauarekin. Ibon Zabala gogoan, etorkizunerako oinarriak ezarri nahi dituzte gazteek.

[Galeria eta bideoa] Ezkurdia, Lobete, eta familia handi bat

Julen Lobete eta Imanol Ezkurdia Real Sociedad B taldeko kirolariei omenaldia egin zien atzo Allerruk. Emozioa, beste era batekoa, Plazetan.

Pasaiako Dantza Festibalaren hirugarren edizioa hemen da

12 dantza eskainiko dituzte datorren ostegunetik igandera (hilaren 10etik 13ra). Doako gonbidapenak online edo Ibaiondoko leihatilan eskuratu ahalko dira.

Barruti guztietarako zuntz optikoaren sare publikoa galdegin du EH Bilduk

Donibane eta San Pedroko alde zaharretara oraindik heldu ez den zerbitzua bermatzeko eskatu diote bilkideek udal gobernuari.

Mugikortasun pertsonaleko ibilgailuen zirkulazioa kontrolatuko dute Errenteria-Oreretan

Hilaren 7tik 13ra informazioa emango diete udaltzainek ibilgailu horien erabiltzaileei; hilaren 14tik 20ra, arau-hausteak baleude, isunak jarriko dituzte.

Oiartzungo kirol taldeen asteburuko partidak (2021-06-04)

Futbolean, emakumeen taldeek bakarrik jokatuko dute. Areto futbolekoek datozen egunetan ez dute partidarik jokatuko; bai, ordea, Saskilagunek.

COVID-19agatik kutsaturik ez azken bi egunetan Pasaian

Udalerriko tasa 269koa da gaur-gaurkoz. Joan den ostiraletik astelehenera arte bi PCR positibo hauteman dituzte, biak San Pedron.

'Aurrera egin badugu', asteartean Gezalan

Lezoko Zinema Ttikiak emanaldi berezia prestatu du hilaren 15erako (asteartea). Jaizkibel konpainiaren bidea aztertzen duen dokumentala emango dute.

kongo haurtzaro

Sakelako telefono zaharrak biltzen ari dira, Kongori laguntzeko

Haurtzaro Ikastolako DBH3ko ikasleak mugikor zaharrak biltzen ari dira, mineralak birziklatzeko. Ateratakoarekin, Alboan GKEak Kongora bideratuko du.

Gipuzkoako Futbol Federazioak elkartasuna adierazi die zelaiko zaurituei

Trintxerreko hesia jaustean zauritutako lau zaleei elkartasun publikoa adierazi eta presazko bilera eskatu diote alkateari. Publikoa baimentzea galdegin dute.

Txistu doinuekin gozatuko dute Olibet eta Ugarritzek

Joko dituzten zortzikoak, honakoak: Ametsa Eduardo Ezaizabarrenarena, eta Aleluia Demetrio Iriarterena.

Jazz kontzertua Carlos Sagasteren eskutik

Jose Luis Ansorena Beka-Lehiaketaren lehen ekitaldiko irabazlea da Sagaste.

Neska Gazteen Txokoaren hirugarren tailerra hilaren 26an izango da

Emakumeen Etxean egingo dute topaketa, 10:00etatik 14:00etara. Edertasun ereduak eta diskriminazio nahiz indarkeria moduak izango dituzte hizpide.

Ander Iñarra garaile Irati Trailen

Sasoian egin duen bigarren lasterketan lortu du urteko lehen garaipena lezoarrak. Hilaren 19an Munduko Txapelketari ekingo dio, Italian.

Asteburuan, COVID-19aren positiboen beherakada handia Oarsoaldean

Atzo (igandea), hiru kutsatu bakarrik atzeman ziren Oarsoaldeko lau herrien artean. Tasak, ordea, duela astebete baino goraxeago daude.

'Haritzaren itzalean' proiektuak jazza ekarriko du Niessenera ostiralean

Aitor Zorzanoren 'Zortzikotea' proiektuaren emanaldirako doako sarrerak datorren bihartik aurrera eskuratu ahal izango dira Lekuona Fabrikako harreran.

Gehiago